hortz implanteak tolosan hortz implanteak tolosan hortz implanteak tolosan

HORTZ-INPLANTEAKTOLOSAN

Hortz-inplanteak hezurrean txertatzen diren titaniozko piezak dira, eta pieza horien gainean hortz-protesiak ipintzen dira, galdutako hortzak berrezartzeko.

Hortzen bat galtzen denean, istripu baten ondorioz nahiz hortzoietako gaixotasun-kasuen (periodontala) ondorioz izanik ere, inplanteak irtenbiderik onenetako bat dira, emaitza iraunkorra ematen dutelako, funtzionalitate bikainarekin eta emaitza estetiko onarekin.

Kasu bakoitza indibidualki aztertzen eta balioesten da: eskanerraren arabera hezurraren maila eta kalitatea balioesten da inplantea jartzeko, eta era berean inplanteen bidezko tratamendua paziente horrentzat bideragarria den ala ez balioesten da.

implanteak tolosan

Hortz-inplanteen abantailak

Hortz baten galerak aldameneko hortzen nahi ez diren mugimenduak sortzen ditu, pazientearen postura-osotasunean eragina izanik. Hortz-inplanteek protesi bati eusteko aldameneko hortzak ukitzea saihesten dute, eta pazienteak, beraz, gainerako hortzak bere horretan mantentzen ditu. Hori da galdutako hortza inplante batekin edota protesi konbentzional batekin berrezartzearen artean dagoen aldea.

ESPERIENTZIA ZABALA INPLANTEAK EGINEZ TOLOSAN