Hortzen osasun eta estetikari buruzko tratamenduak egiten ditugu. Gure helburua pazienteari aho osasuntsua eskaintzea da, badakigulako ahoaren osasuna hobetuz gero bizi-kalitatea ere hobetzen dela. Oso garrantzitsua da prebentzioa egitea, edo arazoak garaiz detektatzea, ahalik eta modurik errazenean tratatzeko, betiere estetika bazter utzi gabe.
Ahoaren errehabilitazio funtzional eta estetikoko lan osoak egiten ditugu Tolosan
Hortzen errehabilitazio estetikoko kasu konplexuetan, paziente bakoitzaren kausen, historia klinikoaren eta egungo egoeraren azterketa sakon bat egiten dugu eta tratamendu pertsonalizatu bat diseinatzen dugu, tratamendu odontologikoak eta hortzen estetikari lotutako tratamenduak konbinatuz, aho osasuntsu bat lortzeaz gain, irribarre polita eta naturala ere lortzeko.
Paziente bakoitzari dauden aukerak eta aurrekontuak zehatz-mehatz azaltzen dizkiogu.
ODONTOLOGIA GLOBALA
Aho bakoitza ikuspuntu globalarekin aztertzen dugu, ahoaren azterketa orokorra eginez, eta beharrezkoa den kasuetan azterketa modeloekin eta artikuladoreko muntatzearekin egiten dugu, aldez aurreko azterketa on batekin diagnostiko ona lortzen baitugu. Horrela, tratamendu-plan egoki bat hasi dezakegu, ahoaren funtzionamendu ona bermatuz baina era berean estetika eta osasuna kontuan izanik.
Erradiologia Digitala
Erradiologia panoramiko digitala hortz-klinikan bertan egiten dugu, eta horrela erradiografia unean bertan lortzen dugu eta erradiazio-dosi txikiagoarekin egiten dugu.
Erradiografiak diagnostikoa zehazteko eta pazienteari argiago azaltzeko aukera ematen dio dentistari.
Hazkunde-faktoretan aberatsa den plasma
Ehun bigunak birsortzen laguntzen duen eta orbaintzea hobetzen duen tratamendu osagarria.
Teknika honek ez du inolako kontraindikaziorik, pazientearen odolarekin egiten delako, eta hortz-tratamendua egin ondoren errekuperazio bizkorragoa dakarrelako.
Hortz-klinikan bertan laborategia izateak lanen zati bat egiteko aukera ematen digu, ahoa aztertzeko modeloak eginez artikuladoreen bitartez, eta era horretan egin beharreko lanaren jarraipen zuzenagoa eginez.