1999. urtean Belén Ugarte doktoreak Hortz Klinika zabaldu zuen Tolosako erdigunean, paziente bakoitzari arretarik onena eta kasu bakoitzari irtenbiderik egokiena emateko, erabat pertsonalizatutako tratamenduen bidez.
Hortz-klinikan hainbat tratamendu egiten ditugu, HORTZEN OSASUN INTEGRALA lortzeko helburuarekin
Odontologia ahoaren ikuspuntu globala izanik ulertzen dugu, eta horretarako paziente bakoitzaren ahoaren azterketa osoa egiten dugu, diagnostiko on bat egin ahal izateko. Guretzat oso garrantzitsua da prebentzioa egitea eta arazoak garaiz detektatzea, ahalik eta modurik errazenean konpondu ahal izateko.
Gaur egun, gure klinikako paziente gehienak beste paziente batzuek gomendatuta etorri dira, eta hori harro egoteko modukoa da eta lanean jarraitzeko indarra ematen digu.
Hortz-klinika bat Tolosan, 20 urtetik gorako esperientziarekin
Gure dentista, Belén Ugarte doktorea, etengabe prestatzen ari da odontologia eta inplanteetan azken berrikuntzak ezagutzeko, kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko asmoz.
Ahoaren errehabilitazio funtzional eta estetikoko kasu konplexuak tratatzen ditugu.
Odontologoa, 1992. urtean kolegiatua.
Graduondoko ikasketak ortodontzian.
Hainbat ikastaro inplanteen eta aho-errehabilitazioaren inguruan.
Odontologoa, 2018. urtean kolegiatua.
Graduondoko ikasktekak endodontzian eta odontopediatrian.
Klinikako laguntzailea
Hortzetako higienista
Klinikako laguntzailea
Klinikako laguntzailea